XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Luzaroan, beraz, ongi lortu dituen lehendabiziko hitz horiek, izkribu guztien ardatza eta kuntza bihurtuko dira; baina piskanaka gero, hiztegia aberastuz joan ala, bazterturik geldituko dira, edo gutxiagotan erabiliak bederen.

Honetan guztian badaude bi joera: iraganari buruz finkaera eta iraupena, eta etorkizunari buruz bultzada ausarta.

Esaera herrikoi batek biziki ongi bildu du hitz gutxitara joera sakon hori: Ez eskua laxa oinaz ikutu arte.

Bere frogak paseak dituen zerbait hobez ziur egon arte, haurrak ez ditu alde batera uzten bildu eta irabazi dituenak, bere ganbiamenduetan barrena finkaturik dadukana, edo indarra ematen dioten tresnak eta teknikak.

Teknika berriaz guztiz seguru egotean, berriz, bai: gainditua izan den jokabidea osoki baztertu arte ahaztutzen du ezari-ezarian.

Baserritarra ez da behin ere izaten kotxea erosten lehenengoetakoa.

Baditu bere gurdia eta bere mandoa.

Honek bestalde lan-mota askotan laguntzen du.

Baina trabak ere begien aurrean ditu beti.

Eta horrela gizonaren bizian kotxea eguneroko ogia eta behar gorria bihurtu artean, ez dira garraiobide zahar atzeratuak arras bazterturik geldituko.

Gisa berean haurra ere: izugarrizko zuhurtasunaz, eta batera (gauzaren bitxia!) ausardia harrigarriaz.

Horra hor, hobeki azaltzeko, oreka beharrez elkar balantzatzen duten bi eragileak.